LeioakoUdala

Udazkena, Bonuen garaia

Leioako Udalak tokiko merkataritza sustatzeko LEIOA INDARTU BONUA 2024 kanpainaren edizio berri bat abiarazi du.

Anima zaitez eta eman izena! Oso erraza eta erosoa da. Informazio guztia eskuratu eta eman izena telematikoki esteka honen bidez.

Urte honetan, herritarrek bi bonu-mota erabiltzeko aukera izango dute atxikitako establezimenduetan:

  • 10+ 5 bonua; 10 euroko zenbatekoarekin, 5 euroko hobaria lortzen da, gutxienez 15 euroko erosketetarako.
  • 20+10 bonua; 20 euroko zenbatekoarekin, 10 euroko hobaria lortzen da, gutxienez 30 euroko erosketetarako.

Atxikitako establezimenduek aplikatuko dituzte bonuak, ondasunak eskuratzeko edo zerbitzuak emateko unean, bonuak eskuratu ahal izateko baldintzak egiaztatu ondoren. Bonuen salmentaren data zehatza laster argitaratuko da.

Establezimenduak gehienez 2 bonu onartuko ditu faktura bakoitzeko. Erabilitako bonuen zenbatekoa erosketan agortu beharko da.

*Kanpainan izena emateko epea 7 egutegi-egunekoa izango da, deialdiaren laburpena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (BAO) argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.