Kontrataziorako laguntzen deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak enplegua sustatzeko egindako tokiko ekintzetarako laguntza deialdiaren esparruan
Eskabideak aurkezteko epea 2026ko otsailaren 28an amaituko da.
Laguntza-lerro hau tokiko enpresei zuzenduta dago, langabezian eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden udalerriko pertsonak kontratatzen laguntzeko. Hori guztia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2025eko ekitaldiko enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdiaren esparruan.
Deialdiaren ezaugarri nagusiak:
- Onuradunak: legez eratutako pertsona fisiko edo juridikoak, izaera pribatukoak, Leioako udalerrian lantokia eta jarduera ekonomikoa dutenak, 2025ean lanaldi osoko lan-kontratu mugagabeak egin dituztenak.
- Laneratzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboetako pertsonak kontratatzeko laguntzak ematea aurreikusten da.
- Dirulaguntzaren xede den pertsona kontratatua Leioako udalerrian bizi behar da.
- Eskabideak telematikoki aurkeztea, Leioako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez.

