LeioakoUdala

Joan diren ostiral eta larunbatean (urriaren 9a eta 10a) “Leioa Blog Lehiaketa" txapelketa egin genuen, non hainbat gaitan jarduten duten blogariek parte hartu zuten. Lehiaketaren helburua, hala udalerriaren toki erakargarriak nola herria osatu eta bizia ematen dioten dendek ekartzen dituzten balioak agertzea zen.

Jardunaldira 20 parte-hartzaile inguru joan ziren eta lehiaketari buruzko itxaropenak soberan bete zituzten. Hasteko, Mendibile Jauregiaren historian sakontzeko ibilbidea, ondoren parte hartzen zuten saltokiak eta Leioako beste leku interesgarri batzuk ikusteko ibilbide gidatua, eta amaitzeko, larunbatean Txakolibierfesten inaugurazioarekin, hau ere gure Mendibile Jauregi paregabean.

   

Gaurko egunean, blogarien argitalpen guztiak argitaratuta daude http://leioablog.com/.en. Gure “eskribau” bereziek emandako idazki piloaren kalitateak zaildu badu ere, azkenean epaimahaiak 3.000€-ko dirutan emandako sariaren irabazlea eta hurrengo bi urteetan Community Manager bezala arituko dena izatea...

ANGELA TROVATO, CURVY WORLD! bere blogagatik. Zorionak Angela!

Angela, ziur gaude zure 50 idazkiek gure udalerriari buruz, hala nola gure dendei eta ostalaritzari buruzkoek Leioa Blog egunean erakutsi zenigun adina bizitasun izango dutela. ZORIONAK!

Gainerako parte-hartzaileei zuen ardura eta berotasuna eskertzen dizuegu, eta batez ere, zuen idazkien kalitatea. Leioa ikusgai egiten lagundu diguzue. Lehiaketaren antolakuntzatik bene-benetan eskertu nahi dizuegu hau.

Saltokien aldetik jaso ditugun onarpena eta zorionak aintzat hartuta, ekitaldiaren jarraipena planteatzen dugu. Beraz, datorren urtean, gehiago eta hobeto. Aldaketa txiki batzuekin, zuen partaidetza izaten espero dugu.

Eskerrik asko, bai dendei, bai ostalaritzari, bai blogari parte-hartzaileei.