LeioakoUdala

EETIFIL 2015 inbertsio aurretuari laguntzeko plan

Helburuak

Lehiakortasuna hobetzeko inbertsioak lagundu nahi dira diruz, Bizkaiko enpresen ekoizpen egiturak modernizatuz.

Erakunde onuradunak

Jarduera nagusia industria eta industriarekin lotutako zerbitzuen sektoreen barruan kokatuta.

Diruz lagun daitekeen egitatea

Industri enpresen ekoizpeneko ekipamenduak modernizatu, hobetu eta zabaltzeko inbertsioak joko dira diruz lagun daitezkeen ekintzatzat.

Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak

Diruz lagun daitezke, Kontabilitate Plan Orokorrarekin bat etorriz, honako kategoria hauetakoren batekoa diren ibilgetuak: (206)Aplikazio informatikoak, (212)Instalazio teknikoak, (213)Makinak, (215)Beste instalazio batzuk eta (217)Informazio prozesuetarako ekipoak.

Laguntzen zenbatekoa

Diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatuko da ondoko portzentaje hauek diruz lagun daitezkeen gastuei aplikatuz, kostu motaren arabera:

Puntuazioa Ezarritako diru-laguntzaren %
61-100 puntu %15
De 60 puntu %6

 

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa, erakundeko,70.000 euro izango da.

Gutxienez 35 puntu lortzen ez dituzten proiektuak ezetsi egingo dira, laguntza ekonomikoa jasotzeko gutxieneko puntuaziora ez heltzeagatik.

Burutzako epeak

Laguntzen programa honetara aurkeztutako inbertsioak 2014ko urtarrilaren 1etik 2015eko abenduaren 31ra bitartean erosita egon behar dira.

Eskabideak aurkezteko epea

Eskabideak aurkezteko epea 2015eko ekainaren 1ean hasi eta hil bereko 19an, 13:30ean, amaituko da.

Informazio gehiago http://aplijava.bizkaia.net/BT00/BAO_BOB?idi=es

Informazio hau daukan PDF artxiboa jaitzi