LeioakoUdala

Mintegian sartzeko 2018eko eskabidea

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Eskabidea aurkeztean, eta orokorrean:
  1. Inprimaki ofiziala,  Behargintza Leioako webgunetik jaitsi daitekeena (Jaitsi inprimaki ofiziala)
  2. Enpresa eskatzailearen IFK edo NAN, eta hala badagokio, hori osatzen duten pertsona eta entitateena ere bai.
  3. Ogasunarekin zorrik ez duela dioen egiaztagiria, gehienez, eskabidea aurkeztu eta 30 egun lehenago egina.
  4. Gizarte Segurantzarekin zorrik ez duela dioen egiaztagiria, gehienez, eskabidea aurkeztu eta 30 egun lehenago egina.
  5. Bazkideak Gizarte Segurantzaren kotizazio erregimenean alta emanda daudela dioen adierazpena.
  6. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergako alta agiria.
  7. Talde eragilea osatzen dutenen errolda agiria, Leioan erroldatuta daudenena izan ezik.
  8. Alta emanda dauden langileei buruzko txostena, hala badagokio, eskabidea aurkeztu eta 30 egun lehenago egina. Gizarte Segurantzaren bulegoetan eskura daiteke.
  9. Hala badagokio, aurkeztutako azken hileko TC1 eta TC2.
  10. Deialdi bakoitzerako erabiltzen den txantiloiaren araberako Negozio Plana, Behargintza Leioako webgunetik jaitsi daitekeena (Txantiloia jaitsi)
  • Merkataritza ondasun eta sozietateen kasuetan, gainera, eskabidea aurkeztean, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
  1. Eratze kontratu edo eskritura, estatutu sozialak behar bezala eguneratuta eta egoki den Erregistroan inskribatuta, hala badagokio.
  2. Kooperatiba edo merkataritza sozietatearen ahalorde- eta ordezkaritza-eskritura. Ordezkari eta ahaldunek enpresako bazkide izan beharko dute.

Twitter Facebook LinkedIn