LeioakoUdala

Enpresa txiki eta ertain, bakarkako enpresaburu eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko programa 2015erako

Xedea

Enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresa buruentzako eta profesional autonomoentzako finantzaketa-lerroa eratzea.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)

  • Euskal Autonomia Erkidegoan dauden ETEak (enpresa txiki eta ertainak).
  • Euskal Autonomia Erkidegoko enpresaburu edo profesional autonomoak.

Finantzaketa-eragiketen ezaugarriak

  • Baliabidea: mailegu amortizagarria
  • Gehieneko interes-tasak: Euriborra sei hilabetera, gehi gehieneko diferentziala, maileguaren epearen arabera.

Maileguen zenbatekoa

  • 50.000 euro eta 650.000 euro artean, enpresa txiki eta ertainentzat
  • 5.000 euro eta 100.000 euro artean, banako enpresaburuentzat eta profesional au

Aurkeztu beharreko dokumentuak

ETEak:

  • Eskabidea, eranskineko F1P formularioan jasotako ereduaren arabera.
  • Pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalordearen fotokopia.
  • Eskabidean jasotzen diren alderdiak egiazkoak direla dioen zinpeko adirazpena (eranskineko F2P formularioa).
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztelako frogagiria.
  • Foru Aldundiaren ziurtagiria, enpresak alta emanda duen jarduera ekonomikoen gaineko zergaren epigrafea azaltzen duena.
  • Azken hiru ekitaldietako (2012-2014) urteko kontuak.
  • Pasibo galdagarria finantzatzeko beharrizanen deskribapen-memoria. Enpresak egin behar du (eranskineko F3 formularioa).

Enpresaburu indibidual edo autonomoa:

  • Eskabidea, eranskineko F1A formularioan jasotako ereduaren arabera.
  • Eskabidean jasotzen diren alderdiak egiazkoak direla dioen zinpeko adierazpena (eranskineko F2A formularioa).
  • Foru Aldundiaren ziurtagiria, profesionalak alta emanda duen jarduera ekonomikoen gaineko zergaren epigrafea azaltzen duena.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztelako frogagiria
  • Eskatzailearen ondasunen aitorpena
  • E2014ko diru-sarrera eta gastuen egikaritzea, eta urte honetarako aurreikuspena
  • Pasibo galdagarria finantzatzeko beharrizanen deskribapen-memoria

Eskabideak aurkeztea

Non: Lankidetza-hitzarmenaren arabera laguntzaileak diren elkarrekiko berme baltzuen bulegoetan.

Epea: 2015-02-09tik 2015-12-31ra arte

Informazio gehiago

Interesdunek www.euskadi.eus atarian edo Zuzenean arreta-zerbitzuaren bitartez (012 telefono-zenbakia) eskuratu ahal izango dute informazio gehiago, baita eskaera-orriak ere

Informazio hau daukan PDF artxiboa jaitzi