LeioakoUdala

ENPRESEN MINTEGIA

Deialdiaren irekiera
Online eskaintza

LAN ESKAINTZAK

Leioako Udalak, Behargintza-Toki Garapen
Agentziaren bidez, Bizitzan
Zehar doan Ikaskuntza

IKASTAROAK

  • Lanbide trebakuntzarako
  • Lan bilaketa
  • Lanerako informatika
  • Ekintzailetza ikastaroak

Establezimendu Turistikoak Modernizatzea 2015

Xedea:

Turismo enpresen hobekuntza sustatzea kalitatezko turismo eskaintza garatzen laguntzeko, lehiakorragoa, bezeroei eta merkatura bideratuta.

Erakunde onuradunak:

- Jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak.

- Bidaia agentziak

Diruz lagundu daitekeen inbertsioa:

Itzuli ezin diren diru-laguntzak izango dira, eskaerak aurkeztu orduko eginda dauden inbertsioak (2014/07/29tik 2015/08/11ko epean egindakoak) finantzatzeko, hauexek:

  1. Turismoaren sektoreko ekimen berritzaileak:
    1. Informazio eta Komunikazioaren Teknologietan (IKT) oinarritutako soluzioak ezartzea negozioaren eraginkortasuna eta kudeaketa hobetzeko.
    2. Baliabideen (ura, energia) erabilera eraginkorrean soluzio berritzaileak ezartzea, enpresen gastua jaisteko, eta helburuko ingurumen jasangarritasunean eraginez.
    3. Turismoko negozio eredu berriak sortzea.
  2. Eskaintza turistikoa modernizatzea lehiakorragoa izan dadin.
  3. Turismo establezimenduak irisgarritasuneko araudira egokitzea.
  4. Kalitate eta ingurumenaren kalitaterako sistema ziurtagarriak ezartzea.

Laguntza:

  1. a.1 eta a.2 ataletarako gutxieneko inbertsioa 3000 eurokoa izango da, eta a.3 atalerako, 4.000 eurokoa.
  2. Onartutako inbertsio garbiaren %20 diruz lagunduko da, 18.000 euroko mugarekin proiektu bakoitzeko, aurreko ataleko a.3 atalean aipatutako inbertsioen barruan.
  3. Onartutako inbertsio garbiaren 320 diruz lagunduko da, 15.000 euroko mugarekin proiektu bakoitzeko, aurreko “c” atalean aipatutako inbertsioen barruan.
  4. Onartutako gastuaren %45, 15.000 euroko mugarekin, 5.500 euro gehienez, “a” atalean aipatutako inbertsioen barruan.
  5. Establezimenduaren ardura duen enpresariak “Berriz Enpresa” izeneko enpresa-transmisio programaren barruan egotea.

Eskaerak aurkezteko epea:

Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 12tik abuztuaren 11ra arte izango da. Edozein zalantzatarako idatzi hona: merkataritza@leioa.net

Enpresa bilaketa


Twitter Facebook LinkedIn