LeioakoUdala

ENPRESEN MINTEGIA

Deialdiaren irekiera
Online eskaintza

LAN ESKAINTZAK

Leioako Udalak, Behargintza-Toki Garapen
Agentziaren bidez, Bizitzan
Zehar doan Ikaskuntza

IKASTAROAK

  • Lanbide trebakuntzarako
  • Lan bilaketa
  • Lanerako informatika
  • Ekintzailetza ikastaroak

Merkataritza Saltokiak Modernizatzeko Laguntza 2015

Xedea:

EAEko merkataritza-establezimenduak, berrikuntzaren eta kudeaketa-tresnak eta azpiegiturak hobetzearen bidez, modernizatzea bultzatzea da Agindu honen xedea.

Erakunde onuradunak:

Jarduera nagusia, negozio-bolumenari dagokionez, merkataritza duten enpresa ertain eta txikiek –Ondasun Erkidegoak eta Sozietate Zibilak barne– jaso ahal izango dituzte

Zer inbertsio lagun daitezkeen diruz:

Honako baldintza hauek betetzen dituztenak joko dira laguntza jasotzeko moduko inbertsiotzat, 2014/09/06tik eta 2015/09/15eko epean egindakoak:

  1. Enpresaren aktiboari gehitzea, fisikoki lagundutako saltokian bertan egotea eta kategoria hauetako bati egokitzea:
    1. Lokala, altzariak eta merkataritza-jarduera gauzatzeko behar diren ekipamenduak berrantolatzeko eta modernizatzeko inbertsioak, gehi kanpoko zein barneko elementuak, hala nola errotuluak.
    2. Baskula elektronikoak, ekipo informatikoak, horietarako aplikazioak eta osagarriak, betiere baldin eta merkaturatze-prozesuetan txertatuta badaude edota enpresaren kudeaketarako badira.
  1. Saltoki bakoitzeko onartuko den gutxieneko inbertsioa honakoa izango da:
    1. 3.000 euro aurreko paragrafoko a) idatzi-zatian jasotako inbertsioetarako.
    2. 900 euro aurreko paragrafoko b) idatzi-zatian jasotako inbertsioetarako.

Laguntzak:

  1. Laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bidez gauzatuko dira.
  2. Laguntzak irizpide hauek beteko dituzte:
    1. 5.1.a) artikuluan aurreikusitako inbertsioen kasuan, inbertsio onargarriaren % 15.
    2. 5.1.b) artikuluan aurreikusitako inbertsioen kasuan, inbertsio onargarriaren % 20.

Diru-laguntza, gehienez ere, 12.000 euro-koa izango da saltokiko eta urteko.

Eskabideak aurkezteko epea:

Eskabideak aurkezteko epea 2015eko ekainaren 2tan (9:00 ordutan) hasi eta hil bereko iraliaren 19an, (12:00 ordutan) , amaituko da

Informazio gehiago: Leioako Behargintza- 94 400 41 95 edo idatzi [email protected] helbide elektronikora

Enpresa bilaketa

behar-hitza

Aurteko zenbakia hemen deskargatu ahal izango duzu edo gure aldizkaria jaso posta elektronikoaren bidez.


Twitter Facebook LinkedIn