LeioakoUdala

Mikroenpresa, pertsona fisiko eta nortasunik gabeko erakundeen, lalf, inbertsiorako laguntza finantzarioa

Helburuak

Ekonomia jarduera hobetu, zabaldu edo berritzeko asmoz, finantza-erakundeekin sinatutako maileguen interesen finantzazioari eta inbertsioei laguntzeko ematen diren diru-laguntzak arautu nahi dira

Erakunde onuradunak

Mikroenpresak, pertsona fisikoak eta nortasun juridikorik ez duten erakundeak izan daitezke foru dekretu honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradun, baldin eta ekonomia jarduera batean badihardute eta finantza-erakunde batekin mailegu bat sinatu badute, beren jarduera ekonomikoa hobetu, handitu edo berritzeko.

Diru-laguntza jaso dezaketen egitateak

Finantza-erakundeek emandako finantzako mailegu eta/edo errentamenduaren bidez finantzatutako eta ekonomi jarduera hobetu, handitu edo berritzeko inbertsioetarako den ibilgetu materiala eskuratzea joko da diruz lagun daitekeen egitatetzat.

Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak

Diruz laguntzeko gastutzat joko dira, ibilgetu materialean egindako honako inbertsio hauetarako eskatutako maileguen edota errentamenduen interesak

Laguntzen zenbatekoa

Atal honetan jasotako onurak hurrengo kontzeptuen baturaren ondoriozko itzuli ezin daitezkeen diru-laguntzak dira:

a) Lehen urteko interesak, finantza-mailegua edota errentamendua eratzen den datatik. (Kopuru horrek ez du gaindituko diruz lagun daitekeen finantzamaileguaren edota errentamenduaren eta diruz lagun daitekeen inbertsioaren arteko zenbatekorik txikienaren %5

b) Inbertsioaren laguntza kontzeptu legez, diruz lagun daitekeen finantzamaileguaren edota errentamenduaren eta diruz lagun daitekeen inbertsioaren arteko zenbatekorik txikienaren %5

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa, erakundeko, 10.000 euro izango da.

Egiteko epeak

2014ko urriaren 1etik 2015eko irailaren 30era bitartean formalizatu behar dira

Eskabideak aurkezteko epea

2015eko apirilaren 15ean hasiko da, eta 2015eko irailaren 30ean, 13:30ean, amaituko da. INformazio geiago http://aplijava.bizkaia.net/BT00/BAO_BOB?idi=es

Informazio hau daukan PDF artxiboa jaitzi