Zaintza Teknologikoa Behargintzan
Ba al dago zure eskura eduki nahiko zenukeen informazioaren bat, baina ez dakizu zer eta nola egin?
Jarraian aurkezten dizugun programa galdera horri erantzuten saiatuko da.
Iaz udaleko enpresei zuzendutako Merkataritza Estrategiako ikastaro bat egin bagenuen ere, aurten jarraipena eman nahiko genioke sarean dagoen informazio-jarioa neurtu eta kontrolatzeko balio dezaketen baliabide teknologikoak ikasiz.
Horretarako, lau taldekako jardunaldi izango duen ikastaroa antolatu dugu, non zer begiratu daitekeen, horretarako zein baliabide dagoen eta nola baliatu daitekeen lortutako informazioa aztertuko dugun. Taldekako jardunaldiek dagozkien banakako tutoretzak izango dituzte ikasitako kontzeptuak kasu patikular bakoitzean aplikatzeko.
Sarean, hala gune geografiko zehatz batean alokatzeko dauden lokalen kokapena, nola gure lehiakideen jarduera ikus daitezke. Beraz, ez ezazu pentsa zure beharrak garrantzi gutxikoak direla zure enpresan begiratze-teknikak aplikatzeko
Honekin batera ikastaroaren programa eta planifikazioa uzten dizkizuegu eta gogorarazten dizuegu hau ere, Behargintzaren beste programa batzuk bezala, doakoa dela. Izena emateko edo edozein zalantza argitzeko, jarri gurekin harremanetan 94.400.41.95 telefonoan edo behargintza.enpresa@leioa.net posta elektronikoan.






