Enpresen mintegia
Mintegian sartzeko eskabidea
Leioako Udalak bere enpresa-mintegian esparruak egokitzeko oinarri arautzaileak onartu ditu.
Era berean, eta oinarri arautzaileen arabera, oinarri horiek agintean dauden bitarteko epean eskaerak aurkezteko aukera eskaintzen du, helburu bikoitzarekin: esparru publiko hori erabitzea hoberendu eta enpresak bertaratzeko prozesua arindu.
Mintegia Ibaiondo plazan dago, 1. zenbakian, 107. bulegoan, eta adjudikaziodun enpresei laguntzeko eginda dago. Mintegiko moduluak aldi baterako zainpeko esleipenaren bidez utziko dira.
Horrela, adjudikaziodun enpresek honako hau izango dute eskuragai:
- Esleitutako modulua edo moduluak.
- Erabilera anitzerako aretoa.
- Negozioari laguntzeko zerbitzu gehigarriak.
Esleipena bi urterako izango da hasiera batean, alokairuan, erosteko aukerarik gabe. Hala ere, esleipedun enpresak epea, gehienez, urte betez luzatzea eska dezake, esleipenaren azken bi hilabeteetan zehar.
Esleipen prozesua eta funtzionamendua arautzen dituzten oinarriak Udalaren eta Behargintza Leioaren webguneetan daude eskuragarri.
Eskaera, dokumentazio guztiarekin batera, entregatzeko Internet bidez egin daiteke, Behargintza Leioaren webgunetik , edo dokumentazioa udal erregistroetan aurkeztuz (udaletxean edo Mendibil 3n dauden Leioako Behargintzaren bulegoetan).
Instalazioak bisitatu nahi badituzu eta baldintzak ezagutu, kontaktuan jarri Behargintza Leioarekin email honen bitartez: behargintza.ekintzaile@leioa.eus