LeioakoUdala

EKINNET topaketak

Ekinnet

EKINNET topaketak zu bezalako ekintzaile gosari hezigarriak dira ezagutza berri eta lagungarriak jasotzeko eta kontaktu sarea sortu eta finkatzeko.


HURRENGO TOPAKETAK

Apirilaren 27a

Nola sortu reelak zure merkataritza sare sozialetan indartzeko

Reel-ak mugikorrarekin grabatutako formatu bertikaleko bideo laburrak dira, zure sare sozialetan trafikoa sortzen eta zure produktu edo zerbitzuen salmenta modu dinamiko eta deigarrian sustatzen lagunduko dizutenak. Bideoaren oinarrizko kontzeptuak ikasiko dituzu, hala nola enkoadraketa, planoak eta argiaren erabilera.
Claudia Casado. Filmaker. Canela en Rama Films.


Maiatzak 25

Google My Business eta SEO Local: lortu zure negozioa Google Mapsen agertzea.

Parte hartzen dutenek beren enpresaren Google My Business fitxa behar bezala eguneratzearen garrantzia ikasiko dute, baita Googleren mapan eta lehen emaitzetan agertzeko zaindu behar dituzten alderdiak zein diren ere. Urratsez urrats egingo da, Googleko bilaketa lokaletan zer alderdik eragiten duten azpimarratuz, eta non den gakoa posizionatu nahi duten gako-hitzak sartzea.

Besteak beste, erreseinek Googlen duten garrantzia azalduko da, iritzi gehiago lortzeko jarrera proaktiboa izatea eta kudeatzea. Azkenik, Google My Businessek izaera desberdineko edukiak partekatzeko (eta tokiko SEOn hobetzeko) ematen dituen aukerak erakutsiko dira.

Berrikuntza gisa, prestakuntzan erakutsiko da posizionamendu organikoari aplikatutako adimen artifiziala saltokien aliatu handia izan daitekeela.
Beatriz Lopez. Bcome Digital.


AURREKO TOPAKETAK