LeioakoUdala
formación

Prestakuntza

Behargintza Leioako prestakuntza arlotik gure ahaleginak enplegurako prestakuntzaren alderdi desberdinak (prestakuntza profesionala, lanerako prestakuntza, birziklatze profesionala, etab.) planifikatzera eta eskaintzera bideratzen ditugu, pertsona orok behar dituen zeharkako gaitasunei garrantzi berezia emanez, ez bakarrik enplegurako gaitasuna hobetzeko, baizik eta bereziki gizarte kokatzea hobetzeko.

Azken urteotako ekonomia eta gizarte krisialdia erronka erantsia da lan-munduan txertatzeko beharrezkoak diren gaitasunak eskaintzeko orduan, bai norbanakoen bai enpresen beharrei eraginkortasunez erantzuteko ahaleginean.

Helburu nagusi hori gogoan harturik, Behargintza Leioako Prestakuntza Arlotik hurrengo eskaintza egiten dugu:

  • Langabeentzako aholkularitza: Enplegurako gaitasuna hobetzeko ikastaroei eta prestakuntza ekintzei buruzkoa.
  • Prestakuntza ekintzak lan bila dabiltzan pertsonen lanbide-prestakuntza hobetzeko.
  • IKT ikastaroak, bai oinarrizko informatika bai aurreratua, lan bila edo lana hobetzeko asmotan dabiltzan pertsonei informaziorako sarbidea eta web baliabideak errazteko..
  • Koordinazioa Eusko Jaurlaritzaren ikaskuntzako bitartekaritza zerbitzuekin norbanakoen beharrizanetarako ikastaro egokiak aurkitzeko.
  • Lanbideko ikastaroetan izen-ematea, Lanbideren Zentro Laguntzaile bezala, orientabide zerbitzua behar duten Lanbideren prestakuntza ekintzetan aurre-inskripzioa egiteko esku dugu.
  • Herriko enpresekin lan egiten dugu "neurrira" egindako prestakuntza planen lanketan espezializatutako eskulana txertatzeko.
  • Etengabeko Ikaskuntzaren alde gaude, geure programa propioekin, pertsona ororena den oinarrizko eskubidea babestuz eta egoera bakoitzari ondoen egokitzen zaion baliabidea bilatzen lagunduz
  • Lan Prestakuntza Planak egiten ditugu, egitarau egonkor batekin gure inguruko enpresen eta norbanakoen beharrizanei erantzuten saiatzen gara.
  • Formación, con una programa estable con la que intentamos cada ejercicio dar respuesta a la demanda de las personas y de las empresas de nuestro entorno.
  • Profesionaltasun Ziurtagiriak, berauen funtzionamendua eta kudeaketari buruzko orientabidea eta azalpena.