LeioakoUdala

Leioako Udalak doako bi ikastaro eskainiko ditu ostalaritza sektoreko prestakuntza hobetzeko

Pintxos variados en una cafetería de Leioa

Doako bi prestakuntza-ekintzak azaroaren 23tik abenduaren 1era bitartean egingo dira Leioako Ostalaritza Eskolan, ostalaritzako profesionalei zein sektore horretan lan egin nahi dutenei zuzenduta.

Leioako Udalak doako bi prestakuntza-ekintza berri antolatu ditu, ostalaritzako profesionalei zein sektore horretan lan egin nahi dutenei zuzenduta. Ikastaroak azaroaren 23tik abenduaren 1era egingo dira, eta taberna eta jatetxeetako zerbitzuarekin, enologiarekin eta elikagaien manipulazioarekin lotutako gaiak landuko dituzte.

Jarraitu irakurtzen

Leioa Modan 2026

Eskerrak eman nahi dizkiegu irailaren 24an Artaza jauregian egin zen LEIOA MODAN desfilean parte hartu duten guztiei!

Deialdiak arrakasta handia izan zuen, eta ekitaldiaz gozatzera hurbildu ziren 300 pertsona baino gehiago bildu zituen. Ekimen horren bidez, gure tokiko merkataritzak bere aniztasun, hurbiltasun eta kalitate handia hurbildu zien herritarrei. Leioa Modan aukera ezin hobea izan da gure betiko dendak ikusarazteko, egunero denda horiek ateratzen dituzten pertsonak ezagutzeko, kontsumitzeko garrantzia gogorarazteko eta hurbileko merkataritza babesteko.

Jarraitu irakurtzen

Gaur hasi da Leioa Indartu Bonoa 2026 kanpaina

Gaurtik aurrera (astelehena, irailak 28), eta hamar astez (abenduak 6) edo bonuak agortu arte, bonuak sortu eta trukatu ditzakezu, Leioa Indartu Bonoa 2026 kanpainaren barruan.

Gutxienez 15 euroko erosketa bakoitzeko 5 euroko deskontu-bonu bat sortzen da, gehienez 40 euro pertsona bakoitzeko.

Jarraitu irakurtzen

Leioa Indartu Bonoa 2026 kanpainara atxikitzeko epea irekiko du Udalak

Leioako Udalak tokiko merkataritza sustatzeko kanpainaren lehen fasea jarri du abian, ekimenarekin bat egin nahi duten establezimenduei zuzenduta.

Leioako Udalak Leioa Indartu Bonoa 2026 kanpaina jarri du abian. Ekimenaren helburua da tokiko merkataritzari laguntzea, kontsumo arduratsua sustatzea eta herritarren fidelizazioa bultzatzea udalerriko establezimenduetan. Kanpainaren lehen fasea parte hartu nahi duten saltoki eta establezimenduei zuzenduta dago.

Jarraitu irakurtzen

Leioako Udalak tokiko moda-desfilea jarriko du abian, tokiko merkataritzari ikusgarritasuna eman, indartu eta babesteko

“Leioa Modan” ekimenak udalerriko moda, estetika eta edertasuneko establezimenduak eta profesionalak jarriko ditu balioan, eta irailaren 24an, 19:30ean, Artatza Jauregian egingo den desfilearekin amaituko da. Irailak 4, ostirala, 16:00etatik 20:00etara, casting irekia egingo da Behargintza Leioan, ekimenean parte hartu nahi duten 18 urtetik gorako herriko bizilagunentzat.

Jarraitu irakurtzen

Enplegu-programak eta Formakuntza Eskaintza. Iraila-Abendua 2026

Leioako udalak urteko prestakuntza-programazio berria abiarazi du enplegua eta ekintzailetza sustatzeko.

Irailaren 1etik aurrera zabalduko da izena emateko epea, eta programazioak bost prestakuntza-ekintza eskainiko ditu, batez ere udalerriko langabeei zuzenduta.

Leioako Udalak, urteko prestakuntza-programazio berria jarriko du martxan herritarren enplegagarritasuna hobetzeko, laneratzea sustatzeko eta ekintzailetza bultzatzeko. Horretarako, lan-merkatuaren eta tokiko enpresa-sarearen egungo beharretara egokitutako prestakuntza-ekintzak eskainiko ditu. Izena emateko epea irailaren 1ean irekiko da, eta izen-ematea Behargintza Leioan bertan edo haren webgunearen bidez egin ahal izango da.


Jarraitu irakurtzen


Twitter Facebook LinkedIn