LeioakoUdala

Legezko abisua

Leioako Behargintza, Leioako Udalaren Ekonomia Sustapen Arlokoa, Leioari buruzko interes orokorrekoa den informazioa eskaintzen du leioako-behargintza.net domeinuaren bidez, eta bereziki, udal erakundeko informazioa eta kudeaketa propioari buruzkoa.  



Emandako informazioa, argitaratzen den unean indarrean dagoena da. Leioako Behargintza ahalegintzen da informazio zehatza ematen eta ahalik eta lasterren eguneratzen du, akatsak ekiditen saiatuz, eta akatsik detektatuz gero, berehala zuzenduz. Hala ere, Leioako Behargintzak ezin du bermatu edukiaren une oroko eguneraketa. 



Leioako Behargintzak edozein momentutan, eta aurretiaz abisatu barik, aldaketak egin ahal izango ditu behargintzaleioa.net  domeinuko informazioan, konfigurazioan edo aurkezpenean, ezabatzea edo eguneratzea barne.



Behargintzaleioa.net  domeinurako sarbidea eta bertoko informazioaren erabilera, erabiltzailearen beraren ardurapean geratzen dira.Leioako Behargintzak ez du horrek eragin ditzakeen kalteen gaineko ardurarik hartuko, eta halaber, ezin du bermatu sarbidea ez etetea edo software zein edukiak akatsik ez izatea edo kalterik ez eragitea. 



Kontsultaren baten ondorioz emandako informazioa orientagarria da, ez da inoiz loteslea izango administrazio prozedurak ebazteko, aplikagarriak zaizkien  arau legalpetan baitaude horiek. 



Behargintzaleioa.net domeinuan, hirugarren web orrien estekak daude, batez ere beste Administrazio Publiko batzuenak, erabiltzaileen interesekoak izan daitezkeelakoan. Leioako Behargintzak ez du inolako erantzukizunik hartuko esteka horien eduki edo konexioen gainean.  



Behargintzaleioa.net  ataria, diseinu grafikoak eta bertan dauden informazio eta kodeak Leioako Udalarenak dira, bestelako jabetza edo titularitaterik beren beregi aipatu ezean, eta jabego intelektualaren gaineko legearen babespean daude. 



Domeinu honetako edukiak erabiltzailearen terminalean deskarga daitezke erabilera pribaturako, helburu komertzialik ez badago, baina ezin dira ustiatu, kopiatu, banatu, aldatu, publikoki jakinarazi, utzi edo eraldatu, beren beregiko baimen zehatzik gabe.


Twitter Facebook LinkedIn