LeioakoUdala

FAQ

PRESTAKUNTZA

Norentzat dira Leioako Behargintzak eskaintzen dituen prestakuntza ekintzak?

Gure prestakuntza eskaintza da, batez ere, langabezian daudenentzat, hau da, bitartekaritzaz Lanbiden izena emanda daudenak eta Leioako Behargintzan inskribatuta.

Zelan egiten da hautaketa Leioako Behargintzak antolatzen dituen ikastaroetan parte hartzeko?

Gure ikastaroen publizitatean jasotzen dugun bezala, gure hautaketa prozesuak aukera berdintasuna bermatu nahi du, baita, prestakuntza ekintza bakoitzean, azkenean, aukeratuak direnen egokitasuna ere. Horretarako, inskribatutako pertsona guztiei deitzen diegu informazio saio baterako, eta bertan, aukeratu duten ikastaroaren xehetasun garrantzitsuenak azaltzen zaizkie (ordutegia, plaza kopurua, sartzeko profila, irteteko profila, praktikak egiteko aukera, e.a.). Jarraian, prestakuntza ematen duen entitateak elkarrizketa egiten die interesdunei. Behin hautaketa fasea amaituta, balorazio saio bat egiten da Behargintzako orientatzailearekin, eta hor, elkarrizketatu diren hautagaien egokitasuna kontrastatzen da euren txertatze soziolaboralerako ibilbidearekin. Helburua da bermatzea hori izango dela baliabiderik egokiena pertsona horrentzat.

Leioako Behargintzak antolatzen dituen ikastaroak “ofizialak” dira? Zer baliotasun dute?

Behargintza ez da prestakuntza-entitatea, eta beraz, gure eskaintza xumea da, baina saiatzen gara gure inguruko enpresetan antzemandako beharrizanen bati edo gure zerbitzuetara datozenen eskaera kontrastatu bati erantzuten. Hori dela-eta, bi jardunbide dauzkagu:

  1. PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIEN Gaitasun Unitateei egokitutako ziurtagiridun prestakuntza, ofizialki onartutako identitate profesionala eskuratzen dela bermatzeko. http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/CE_FAMILIAS?LG=E&ML=FORMEN21&MS=Fea
  2. Ziurtagiririk gabeko prestakuntza gaitasun transbertsalak eskuratzeko Ikasketa Komunitate izeneko berezko metodologiaren bidez. Dinamizatzaile edo coach baten laguntzaz, partaidea bere enplegurako tresnak garatzen joango da, BIZITZAN ZEHARREKO IKASKETAREN aldeko apustu eginez.  

EKINTZAILETZA

Zein da nire proiekturako izaera juridikorik egokiena?

Zure negoziorako izaera juridikoa bazkide kopuruaren eta hirugarrenen aurreko erantzukizunaren araberakoa da batez ere, baina kapital sozialaren zenbatekoak, zerga obligazioek eta enpresaren jarduerak ere badute zerikusirik.

Beharrezkoa da negozio plana egitea enpresa sortu baino lehen?

Gure proiektuaren bideragarritasun plana egitea ez da ezinbestekoa, baina komenigarria da gure ideia identifikatzen eta aztertzen duen agiria delako.  Horren bidez, bideragarritasuna azter daiteke (komertziala, ekonomikoa eta finantzarioa), eta ondorioz, arriskuak murriztu. Informazio hau eskatu egiten da, askotan, kanpoko finantzazioa lortzeko edo diru-laguntza publiko jakin batzuk tramitatzean.

ENPRESA

Zer diru-laguntza jaso dezaket?

Zure profil eta enpresa proiektuaren arabera, Leioako Behargintzan laguntzen dizugu diru-laguntzarik egokienak aurkitzen. Erakunde publiko desberdinetan, plan zehatzak egon daitezke jarduera zehatzetarako finantzaketa planak gaitzeko. Bestalde, Enpresa arlotik, Behar Hitza aldizkarian, jakinarazten da enpresa ehundurarako interesgarriak izan litezkeen zenbat diru-laguntza dagoen indarrean, eta posta elektronikoen bidez, diru-laguntza puntualez ere informatzen da, diru-laguntza ildo zehatzak, hartzaile zehatza dutenak.

Kontratatzen lagundu ahal didazue?

Atal honetan ikus dezakezunez, zure lan eskaintza tramitatzen laguntzen dizugu, bai Behargintzako erabiltzaileekin, baita eskatzen duzuna gure webgune eta sare sozialen bidez zabalduz ere. Hala ere, curriculumak edonola jasota, Orientazio zerbitzuak iragaziko ditu zuk eskatzen duzun profila betetzen duten pertsonak helarazteko.

Zergatik nire enpresa ez da Enpresen Datu Basean agertzen edo oker agertzen da?

Enpresa berria bazara, edo Leioan denbora luzea daramazun arren, oraindik zerrendetan agertzen ez bazara, lehenik eta behin, barkamena eskatzen dizugu. Gureak diren zerrendekin egiten dugu lan normalean eta baliteke akatsik egotea. Hala ere, akats horiek jakinarazi ahal dizkiguzu eta berehala zuzenduko ditugu, edo hala badagokio, zerrendan sartuko dugu zure enpresa.

ORIENTAZIOA

Zer da Orientazio zerbitzua?

Leioako Behargintzak eskaintzen duen zerbitzua da pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko. Horretarako, lan tresnak erabiltzen dira eta banaka laneratzera hurbiltzeko ekintza desberdinak diseinatzen dira etengabe.

Nola funtzionatzen du?

Behargintzako Orientazio Zerbitzuko teknikariek lan eskatzaileentzako topagunea eskaintzen dute, euren baliabide pertsonal eta profesionalak ezagut ditzaten. Horrez gain, zerbitzu eta ekintza jakin batzuen bidez, hobera egiteko aukerak ere eskaintzen dira.
Gure ustez, erabiltzaileentzako arretak barne hartu behar ditu lan merkatura sartzeko aukerak hobetzeko informazioa, jarraibideak eta helburuak. Era berean, orientazioaren helburu izan behar du eskatzailearen autonomia hobetzea apurka, laneratze ibilbideak kudeatzeko gaitasuna izan dezan eta enplegua eskuratzeko aukerak sor ditzan.

Nola erabili?

Aurretiazko hitzordua eskura daiteke gure bulegoan bertan eta Leioako Behargintzan izena eman eta gero.

Beste inork inskriba nazake?

Ez, zuk zeuk etorri behar duzu, zure nortasuna egiaztatzen duen agiriarekin.

Orientazio zerbitzua bakarrik erabil dezaket langabezian egonez gero?

Ez, enplegu hobea nahi duten pertsonentzat, ikasleentzat… ere bada.

Behargintzan inskribatuta banago, Lanbiden inskribatuta nago baita ere?

Ez, Lanbideren zentro laguntzailea garen arren, bi erakunde ezberdin gara.