Leioa Bidean
Merkataritza Suspertzeko Plan Berezia abiapuntutzat hartuta, Leioako Udalak eta merkatarien elkarteak proiektu berria sortu dute: Leioa Bidean. Merkataritza Suspertzeko Plan Berezi horrek (PERCO) hiritarren eta saltokien arteko merkataritza-harremanak zailtzen dituen udalerriko sakabanatze geografikoko trabak ezabatzea du xede, eta, bere garaian, behar bat identifikatzea ahalbidetu zuen, etxez etxeko banaketa-zerbitzuarekin konponduko zena.
Antzeman da zerbitzu horrek erabiltzaile nagusiei bi onura garrantzitsu ekarri dizkiela:
- Batetik, zerbitzuaren erabilpen-aldian saltokiek (bereziki udalerriko zona periferikoetan daudenek) salmentak areagotu dituzte eta asebetetzea igo egin da, bezeroari balio erantsia eskaini ahal izan diotelarik.
- Eta, bestetik, Leioako biztanle askok zerbitzu horren bidez herriko kide direla sentitu dute indar handiagoz, eta etxeko gastua areagotu dute, gastu hori saltokietara bideratuz.