LeioakoUdala
Búsqueda de empleo

Lana bilatu

Zer da orientazio soziolaborala? Laguntza-prozesua da, pertsonei laguntzea euren gaitasun pertsonal, sozial eta laboralak hobetzen, enplegu aukerak handitzeko edo lanpostua mantentzeko aukerak hobetzeko.

Horretarako, Behargintza Leioan, zurekin batera, zure laneratzerako ibilbidea garatzen dugu. Lehenik, zure egoera profesionalari buruzko diagnostikoa egiten dugu, lan merkatuarekin lotua, eta horren arabera, prestakuntza, laguntza eta jarraipen plan egokia diseinatzen dugu lan bilaketarako. Hori guztia taldekako tailerrekin batera, gai desberdinetakoak, laneratzea hobetzeari begira.

Gainera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak baimendutako Enplegatze-agentzia gara. Zerbitzu horren bidez, inguruan dauden enpresen eskaintzak hartu eta kudeatzen ditugu, haiek eskatzen duten profilera egokitzen diren hautagaiak proposatuz.

Hauek dira pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko aurrera eramaten ditugun ekintza batzuk:

  • Xede profesionala definitu.
  • Langabetuei irakatsi curriculuma, aurkezpen gutuna eta abar idazten.
  • Langabetuei baliabideak eskaini lan bilaketa aktiborako (sektorekako enpresen zerrenda, curriculuma txertatzeko interesgarriak izan daitezkeen web guneak, e.a.).
  • Lanpostu bakoitzerako eskatzen den profil profesionala ezagutzera eman.
  • Langabetu bakoitzaren xede profesionalera egokitutako prestakuntza beharrizanak definitu.
  • Laneratzeko ibilbide pertsonala diseinatu, xede profesionalera egokitua.
  • Lana bilatzeko teknika desberdinak ezagutzera eman eta erabili.
  • Enpresek darabiltzaten hautaketa prozesuak zer diren ezagutzera eman langabetuei (banakako elkarrizketa, test eta proba psikoteknikoak, e.a).
  • Uneoro dauden lan eskaintzei buruzko informazioa eman, eta lan merkatuan, bitartekaritza lana egin.
  • Taldekako tailerrak: “Lan bilaketa aktiboaren kudeaketa eraginkorra”, “Hautaketarako elkarrizketa”, “Gaitasun sozial eta komunikatiboak” eta “Gatazkak ebaztea”.