LeioakoUdala

Enpresa sustapena

Arlo honetatik, udalerrian dauden enpresen lehiakortasuna hobetu eta sustatzeko aukerak bilatzen ditugu.

Pequeño comercio en Leioa

Bi esparru desberdinetan lan egiten dugu:

Merkataritza txikia

Merkataritzari laguntzeko dinamizazio urbanoaren estrategian sartuta, Merkataritza Biziberritzeko Planean ezarria, modu aktiboan lan egiten dugu, udalerriko merkataritza elkartuaren sarearekin batera, tokiko kontsumoa handitzen lagun dezaketen aktibitateak abiarazten.

Enpresei zuzendutako zerbitzuak

Enpresen beharrizanei erantzuna ematen saiatzen gara, finantzazio aukerak, merkatu berrietarako sarbidea, produktu berrien garapena edo prozesuak identifikatzen. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak baimendutako Enplegatze-agentzia garenez, gure inguruko lan eskaintzak kudeatzen ditugu eta enpresa eta langilearen arteko bitartekaritza egiten dugu, zerbitzurik egokiena emateko asmoz.

Halaber, bitartekariak gara Sustapen Ekonomikoko entitate nagusiekin (BEAZ, SPRI, Merkataritza Ganbera, Innobasque…), eta horrela, enpresa zuzenean joan daiteke behar den erakundeetara.

Entitate sustatzaileek eskuragarri jartzen dituzten diru-laguntzez eta lehiakortasunean abantailak arukitzeko interesgarriak izan daitezkeen ekitaldiez informatzen dugu. Diru-laguntza motaren arabera, modu osagarri eta pertsonalizatuan, laburpen korporatiboak eskaintzen ditugu diru-laguntza horiek tramitatzen laguntzeko.

Bestalde, udalerriko Enpresen Mapa eskaintzen dizuegu, zuen erakundea ezagutzera emateko eta intereseko eragileak identifikatzen laguntzeko, sinergiak sortze aldera.