LeioakoUdala

Dokumentazioa

Atal honetan, negozioa propioa martxan jarri nahi dutenentzat edo horretan ari direnentzat interesekoak izan daitezkeen agiriak eskaintzen ditugu:

Negozio Plana

Negozio plana da negozio eredua deskribatzen duen agiria, eta horren bitartez, egitasmoaren bideragarritasuna aztertzen da, hau da, salmenta bideragarritasuna eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa. Plan on batek etorkizuneko jardueren estrategia ere definitzen du.

Helburua da jarduera berri baten arriskuak minimizatzea aurretiazko azterketaren bitartez, eta horrez gain, kanpoko finantzaketarako eta laguntza publiko jakin batzuetarako bidea irekitzea

Negozio plana egiteko plantilla
Microsoft Word fitxategia deskargatu
Adobe Pdf fitxategia deskargatu

 

Autonomoentzako Gida Fiskala

Gizabanako enpresarien hurbilketa zerga-betebeharren eta hauek Administrazioarekin duten harremanen mundu konplexura errazteko, Behargintza Leioatik 2016ko abenduan zehar autonomoei eragiten dien zerga-sistemari buruzko jardunaldi bat antolatu genuen.

GIS Gabinete Izquierdo Salazarbulegoak emandako formakuntza honen emaitza moduan eta bertan erabilitako edukian oinarrituz, Leioako enpresa honek dokumentu bat sortu du, partekatu nahi duguna, uste baitugu interes orokorrekoa dela norbanako enpresari moduan zuen jarduera hasi duzuenontzat edo laster hastea pentsatzen duzuenontzat.

Eskuliburua deskargatu (PDF)

 

Nola sortu social media estrategia eraginkor bat

Gizarte Sareak tresna ezin hobea dira honetarako: entzun, sustatu, zabaldu, harreman publikoak, bezeroari arreta eman, saldu eta batez ere… hitz egiteko (ez bakarrizketak). Sare Sozial bakoitzerako bere komunikazio helburu propioa definitu behar dugu, bere hizkuntza propioa, hau da, gure social media estrategia diseinatu.

PDF artxiboa deskargatu