LeioakoUdala

ENPRESEN MINTEGIA

Deialdiaren irekiera
Online eskaintza

LAN ESKAINTZAK

Leioako Udalak, Behargintza-Toki Garapen
Agentziaren bidez, Bizitzan
Zehar doan Ikaskuntza

IKASTAROAK

  • Lanbide trebakuntzarako
  • Lan bilaketa
  • Lanerako informatika
  • Ekintzailetza ikastaroak

Leioa Blog

Leioa Blog 1º Lehiaketa

Leioako Udalak abian jarriko du bloggerren lehen lehiaketa, merkatari eta ostalariei begira: LEIOA BLOG. Ekimen honen helburua da Leioak duen potentzial eta erakargarritasuna komunikatu, iragarri eta ezagutzera ematea, gure merkataritza eskaintzaren berezko nortasunaren eta bere kalitatearen gaineko interesa piztu.

Jakina denez, antzeko ekimenak jarri dira martxan beste udalerri batzuetan, eta datuek diote gero eta jende gehiagok erabiltzen dituela baliabide digitalak eta preskriptoreen iritzia kontsultatzen dutela.

Komunikatzeko modu berri hau komunikabide tradizionalen osagarria da eta mundu osoko merkataritza arlo eta marketako enpresa ehunduraren posizionamendua sendotzeko erabiltzen da. Marka handiek merkatu-nitxo berriak bilatzen dituzte influencer horien bitartez, joerak ezagutzeko, produktuak konparatzeko eta iritzi-liderren balorazioak ikusteko sare sozialak erabiltzen dituen publiko berria. Kasu ugari dago, gero eta sarriago.

Beste merkataritza gune batzuen lehia gogorraren aurrean, indarra egiteko beste aukera bat dakar honek, gure enpresa ehunduraren eguneratzea erakusteko aukera. Aukerak ezagutu eta baliatzen saiatu behar dugu, zalantza barik, hasi den etorkizunaren parte direlako.

Urriaren 9an eta 10an, parte hartzen duten establezimenduek akreditatuta egoteko berezigarria jasoko dute, bloggerrek egingo duten ibilbidean egoteko. Horiek, urriaren 13an argitaratuko dituzte beren iritziak.

Horregatik guztiagatik, esperientzia honetan parte hartzera animatu eta gonbidatzen zaitugu. Horrela, ekimen honen oihartzuna biderkatuko dugu eta sare sozialetan ikusgarriagoa izango da.

Parte hartu nahi?

Lehiaketaren oinarriak

 

Establezimendu bat zara eta zure izena eman nahi?

Enpresa bilaketa


Twitter Facebook LinkedIn