LeioakoUdala

ENPRESEN MINTEGIA

Deialdiaren irekiera
Online eskaintza

LAN ESKAINTZAK

Leioako Udalak, Behargintza-Toki Garapen
Agentziaren bidez, Bizitzan
Zehar doan Ikaskuntza

IKASTAROAK

  • Lanbide trebakuntzarako
  • Lan bilaketa
  • Lanerako informatika
  • Ekintzailetza ikastaroak

Leioa Blog

Lagunduko diguzu Leioa hobeto saltzen?

Aurten, ikasturtea hasteko kanpaina berria martxan jartzea erabaki dugu. Leioako merkataritza eta ostalaritza ezagutzera ematera lagunduko digun kanpaina. Eta zer egingo dugu horretarako?

1.LEIOA BLOG LEHIAKETA

Leioak duen potentzial eta erakargarritasuna komunikatu, iragarri, ezagutzera eman nahi dugu, merkataritza eskaintzaren berezko nortasuna eta bere kalitatea.

Denok dakigu gero eta jende gehiago dabilela sare sozialetan eta Interneten leku jakin batean erosketa esperientzia izan dutenen iritzi desberdinak ezagutzeko. Eta zer bilatzen dugu ekimen honekin? Leioak dituen guneez hitz egitea, Leioak merkataritzan eta ostalaritzan eskaintzen duen kalitate eta aniztasunaz hitz egitea.

Komunikabide tradizionalen bitarteko publizitateaz gain (eskuorriak, prentsa, irratia…), gero eta gehiago erabiltzen dira komunikabide digitalak ezagutzera emateko eta iritziak emateko. Horretaz prestakuntza ematea eskatu diguzue eta zuetako bakoitza hartzen ari den esperientzia pertsonal hori osatu nahi dugu merkataritza eta ostalaritzaz, sare sozialetan, iritzia ematen ohi duten pertsonek, zehazki, LEIOAZ hitz egin dezaten. Azken batean, “iritzi emaile” horiek jarraitzaile talde bat daukate, eta beraz, preskriptoreek gu ezagutzeak ateak irekiko dizkigu, jende gehiagok ezagutuko ditu gure establezimenduak eta hurbildu egingo dira.

Baina egitasmo hau abian jartzeko ez ditugu bakarrik blog iritzi emaileak behar. Batez ere, euren burua ezagutzera eman nahi duten merkatariak eta ostalariak behar ditugu. Zuen establezimenduetako (moda dendak, zapata dendak, dekorazioa, tabernak, jatetxeak…) erakusleihoetan jartzeko bereizgarria jasoko duzue. Horrela, grafikoki ikusiko da zuen lokala ezagutzera eman eta hari buruz hitz egitea nahi duzuela, zuen eskaintza argitaratzea eta sare sozialetan agertzea.

Urriaren 9an eta 10an, Leioa ezagutzera emateko ibilbidea egingo da, eta blogari partaideek zuen establezimenduetatik igaroko dira. Gerta liteke osagarriren[1]bat eskatzea Leioako leku ospetsuetan, urriaren 10an, egingo den argazki saiorako. Urriaren 13an, beren esperientzia argitaratu eta partekatuko dute. Argazkiei begira, estetika eta edertasun zentroek ere zuen lekua izan dezakezue espazio honetan.

Ez al zaizue aukera ona iruditzen?

Bat egin nahi duzue? Behargintza Leioara deitu (94.400.41.95) eta izena eman.

Zuen zain gaude.


*Argazki saiorako uzten duzuen guztia itzuliko zaizue egoera onean. Erabiliko da, bakar bakarrik, udalerrian egin daitezkeen look-ak ezagutzera emateko, eta beraz, establezimendu horiek aipatuko dira bereziki.

Enpresa bilaketa


Twitter Facebook LinkedIn