LeioakoUdala

Ezagutu nahi dituzu kudeaketa aurreratuaren gakoak eta nola erabili zeure enpresan?

Erandio, Getxo eta Leioako udalek, SPRIrekin batera – Eusko Jaurlaritza eta Euskalit-, Prestakuntza-Directiv@21-ko prestakuntza osoa antolatu dugu 2017 urterako. Enpresa industrialei eta hauei lotutako zerbitzuei zuzendutako programak 7 saio ditu, goiz osokoak, desberdinak, independenteak eta doakoak, 3 udalerrietan garatuko direnak.

Orain arte arrakasta eta eskaera handiak izan ditu; hain zuzen, 2016 urtean 600 pertsona baino gehiagok parte hartu dute. Asistentzia doakoa bada ere, beharrezkoa da erretserba egitea, plazak mugatuak baitira. Horretarako jo ezazu helbide honetara http://bit.ly/2pWWqel .

Prestakuntza osoa egitea aukeratzen duten enpresek, egoeraren diagnostiko zehaztua eta doakoa izango dute, aholkularitza tekniko baten bidez egina.

Moduluak, 5 ordukoak, goizeko 9:30etan hasiko dira eta Kudeaketa Aurreratu baterako honako gai hauek jorratuko dira:

  • Estrategia. Nola lortu gure asmoak gerta daitezen. Maiatzaren 25ean. Getxolan.
  • Bezeroak. Bezeroek ekar diezaguketena. Ekainaren 15ean. Leioako Enpresa Mintegian.
  • Pertsonak. Pertsona engaiatuak erakunde lehikorretarako. Irailaren 13an. Erandioko Behargintza.
  • Berrikuntza. Berrikuntza zure enpresaren neurria. Urriaren 5ean. Leioako Enpresa Mintegian.
  • Gizartea. Enpresa hiritar eredugarri bezala. Urriaren 24an. Getxolan.
  • Emaitzak. Lehiakortasuna, emaitza ekonomikoetatik harago. Azaroaren 16an. Erandioko Behrgintza.
  • Negozio ereduaren berrikuntza. Arrakasta enpresarialerako oinarria. Abenduaren 14an. Getxolan.

3 lekuetako kokapena:

Behargintza Erandio: Desanexión Kalea, 4. Kokapena. 94.4 17.56.16.

Getxolan: Ogoño, 1. Getxo. Kokapena. 94.466.01.40.

Leioako Enpresa Mintegia: Ibaiondo, 1. 107. Leioa. Kokapena. 94.400.41.95.

Edozein zalantza edo galderarik badaukazu, zure agentziarekin kontsulta egin dezakezu.

Informazio gehiago