LeioakoUdala

LEIOAKO UDALAK, BEHARGINTZAREN ESKUTIK, MARTXAN JARRIKO DU “LEIOAKO GOSARIRIK ONENA” LEHIAKETAREN LEHEN EDIZIOA

Lehiaketa “Leioa Zaporetan” zigiluaren pean sortu da, xede orokortzat duena Leioako ostalaritza, sukaldaritza eta elikadura-sektorea balioan jartzea. Horretarako, ostalaritzaren eta sukaldaritzaren sektoreari zuzendutako ekimen bat abiarazi dugu: “Leioako gosaririk onena” lehiaketa.

Ideiaren helburua da kafe goxo bat eta patata-tortilla bezain gauza erakargarriaren kalitatea sustatzea eta saritzea. Bi espezialitate horiek gure establezimenduetan guztiz ohikoak diren arren, ñabardura eta gustu oso desberdinak aurki ditzakegu bezeroen lehentasunen artean.

Horrela, asmoa da sektorean jarduera eta inpaktu ekonomikoa sortzea, baita sektorearen irudia udalerrian eta udalerritik kanpo sustatzea, hedatzea, dinamizatzea eta bultzatzea ere.

Lehiaketa hau gosariak eman ohi dituzten Leioako ostalari guztiei zuzentzen zaie: tabernak, kafetegiak, garagardotegiak, ardotegiak, jatetxeak… Izena emateko epea maiatzaren 16tik 30era doa.

Lehiaketak ekainaren 1etik 17era iraungo du.

Ospe aitortuko epaimahai profesional batek emango du botoa, eta epaimahai herrikoia ere egongo da, gosaririk gogokoena aukeratuko duena.

Establezimendu irabazleei promozio-kanpaina egingo zaie hainbat komunikabidetan, haien establezimendua balioan jarri eta “Leioako gosaririk onena” dutela iragartzeko.

Leioan ostalaritza- edo sukaldaritza-establezimendua baduzu, hau duzu Leioako zaporerik onena eskaintzeko aukera. Animatzen zara?