LeioakoUdala

LEIOAKO UDALAK “LEIOAKO GOSARIRIK ONENA” I. IBILBIDEAREN SARIAK BANATU DITU

Ekainaren 20an, “Leioako Gosaririk Onena” sariak banatu dira Mendibide Jauregian. Leioako Udalak, Behargintza Leioaren eskutik, martxan jarri du "Leioa Zaporetan", xede orokortzat duena Leioako ostalaritza, sukaldaritza eta elikadura-sektorea balioan jartzea.

Lehiaketa honen asmoa da sektorean jarduera eta inpaktu ekonomikoa sortzea, baita sektorearen irudia udalerrian eta udalerritik kanpo sustatzea, hedatzea, dinamizatzea eta bultzatzea ere. Ekimen ponen bitartez Leioako Udalak herriko ostalaritzari azpimarra jarri nahi du.

Ideiaren helburua da kafe goxo bat eta patata-tortilla bezain gauza erakargarriaren kalitatea sustatzea eta saritzea. Bi espezialitate horiek gure establezimenduetan guztiz ohikoak diren arren, ñabardura eta gustu oso desberdinak aurki ditzakegu bezeroen lehentasunen artean.

Lehiaketa honetan 32 ostalari izan dira partaide, eta gaur jakinarazi dira zeintzuk izan diren irabazleak.

Irabazleak herri epaimahaiaren bitartez eta epaimahai profesional baten bitartez aukeratuak izan dira.

Alde batetik, Javier Sierra sukaldari profesionalak eta “Juego de Cartas”-ko aurkezleak eta Hung Fai sukaldari profesionalak eta “Historias a Bocados”-ko aurkezleak epaimahaikide izan dira Natalia Gómez eta Mikel Alonso-ren eskutik, bata Euskadiko ostalari txapelduna eta besteak ostalari maisua. Guztiek gosariak guztiak probatu eta balioetsi dituzte. Aldi berean leioaztarrak Behargintza Leioa-ko Facebook-en bitartez bozkatu ahal izan dute Leioako Gosaririk Onena.

Ostalari irabazleak honakoak izan dira:

Maila profesionala: IZARRA KAFETEGIA

Maila herrikoia: JOKIN TABERNA

Ostalari irabazleek oroitzapenezko plaka bat jaso eta onarpen hau jakinaraziko duen komunikazio kanpainia bat izan dute.