LeioakoUdala

Behargintza-Leioak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean dihardu enplegurako orientazio ekintza eta zerbitzuetan

Beste urtebetez, Leioako Udalari, Behargintza zerbitzuaren bitartez, Gobela (Bizkaia) inguruko eremuan orientazio zerbitzua emateko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde laguntzailea izatea aitortu diote.

Zerbitzua Behargintza Leioak Mendibil kalea 3 helbidean duen egoitzan dago. Bertan, Lanbidek homologatutatuko orientatzaile baten banan-banako arretaz gain, enplegu-ibilbideetan dabiltzanek ENPLEGU-ZENTRO bat dute eskura; hau da, Interneten sartzeko doako baliabide bat dute, bai eta inprimagailu eskanerduna eta enpleguari buruzko informazio ere. Gune hori zabalik dago 08:30etik 14:30era, astelehenetatik ostiraletara, eta enpleguaren bilatze aktiboan ari direnek era autonomoan lan egiteko modua dute han. Zerbitzuan honako hau ikasiko dute:

  • Sakelako telefonoan Lanbideko app-a jaisten.
  • Enplegu-eskaera berritzen.
  • Gure karpetara egunero iristen diren unean-uneko lan-eskaintzak eta ikastaroak ikusten.
  • Gure curriculuma eta gutun pertsonalizatua bidaltzeko enpresak aurkitzen.
  • Enplegu webguneetan sartzen, haietan izena emanda, norberaren bilaketa esparrua kostu txikiz zabaltzeko.
  • Curriculum profesional bat lantzeko txantiloia eta informazioa aurkitzen, eta enplegu-elkarrizketetan gure segurtasuna hobetzen.
  • Izena ematen dugun lan-eskaintzetan norberaren hautagaitzari jarraipena egiten.
  • Gurekin harremanetan jartzeko datuak aldatzen, lan-eskaintza bakar bat ere ez dela galtzen ziurtatzeko.
  • Egunero egunkariak kontsultatzen.

Bestalde, aholkatu egiten zaitugu, banan-banan eta taldeka, lana eskuratzeko aukerak hobetzen. Azken finean, zure helburu profesionala zehazten laguntzen dizugu, eta enplegu baterako edo besterako zer gaitasun duzun azaleratzen. Hori guztia honela egiten dugu:

  • Enplegua bilatzeko informazio garrantzitsua emanda (prestakuntza-eskaintza; lan-eskaintzak; enpleguko webguneak; enpresen, lanbideen, joeren eta lan-aukeren datu-baseak; eta abar).
  • Lana bilatzeko tresnak eskura jarrita (curriculum vitaea; hautatze-prozesuak: elkarrizketa, taldeko dinamikak, proba psikoteknikoak, autokandidatura, sare sozialak, enplegua bilatzeko agenda…).
  • Zure gaitasunak sustatuta: zer lanbide nahi duzun jakin ezazu, bai eta enpresek zugandik zer nahi duten, lan-aukerak izateko bideak eta iturriak…
  • Orobat, Lanbiden curriculuma eguneratzea egongo da, nahiz Lanbiden izena eman, enplegu-eskaera berritu, eta abar.

Edozer galdetu edo jakin nahi baduzue, behargintza@leioa.net helbide elektronikoa eta 94.400.41.95 telefonoa dituzue. Balditza bakarra Lanbiden izena emanda egotea da.