LeioakoUdala

Leioako ekintzaileei bideratutako laguntza berriak 2022

Leioako Udalak, Leioako Behargintzaren bitartez, norbere laneko etorkizuna diseinatzearen eta sortzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du, eta aldi berean, enpresa berrietan beste pertsona batzuentzako lan-aukerak sorten dituzten ekintzaileak bultzatu nahi ditu. Honetarako Lanbiderekin lankidetzan dihardu kolektibo horrentzako laguntza berrien kudeaketan, bereziki, 30 urtetik beherako gazteei eman behar zaien arreta berezia kontutan hartuta, gazteen langabezia-tasa oso altua baita.

Diru laguntza horiek negozio-plana prestatzeko eta aktibitate berriak abian jartzeko aholkularitza ematera bideratuta daude. Deialdi honetako diru-laguntzak Lanbidek- Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatzen ditu..

Lehenengo diru-laguntza motak, ENPRESA IDEIA BAT GARATZEKO LAGUNTZAK, ekintzaileak izan daitezkeen pertsonak enpresa-ideia bat sortzen, aztertzen eta egituratzen bakar-bakarrik aritzea du xede, gerora, bideragarritasun plan batean zehaztu ahal dena.

Bigarren diru-laguntza motak, ENPRESA PROIEKTU BERRIAK ABIAN JARTZEKO LAGUNTZAK, negozio-ideia zehatz bat duten ekintzaileek enpresa-proiektu berriak abian jar ditzaten bultzatzeko laguntzak ezartzea du helburu, enpresa berriak abian jartzeko beharrezkoak diren ekintzak bakarrik gauzatzeko.

Halaber, erabateko sustapena emateko asmoz, nahi duten esleipendunei LEIOAKO UDAL-MINTEGIko lankidetzarako gunean lanpostu bat lortzeko aukera emango diegu, diru-laguntzarekin lotutako tutoretzaldian.

Enpresa-ideia bat garatzeko laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea 2022ko urriaren 10ean amaituko da, eta enpresa-proiektu berriak abian jartzeko laguntzetarako, 2022ko urriaren 26an.

Informazio gehiago: Egoitza Elektronikoan