Ostalaritzako iraunkortasunari buruzko doako ikastaroa
Elikagaien alferrik galtzea nola murriztu ikasi nahi duzu? Eraginkortasun energetikoari eta uraren kudeaketari buruz gehiago jakin nahi duzu?
Iraunkortasunari buruzko doako ikastaro bat eskaintzen dizugu ostalaritzan, formatu mistoan: presentzialean eta online.
NORI ZUZENDUTA DAGO?
- Leioako turismo eta ostalaritza establezimenduetako jabeak, erdi-mailako arduradunak eta bezeroaren arretarako langileak
ZER ESKAINTZEN DUGU?
- Iraunkortasunari eta ekonomia zirkularrari buruzko online eta aurrez aurreko ikastaroa: elikadura-hondakinak murriztea, energia-eraginkortasuna, delivery iraunkorra...
- Online: https://bit.ly/ostalaritzaLeioa
BA AL DU KOSTURIK?
Leioako ostalaritza-establezimendu batean lan egiten baduzu, DOAN da!
IZEN EMATEAK:
PRESTAKUNTZAREN DATAK: Maiatzaren 8tik 22ra
PRESTAKUNTZA-EDUKIA
Ekonomia zirkularra
Elikagai-hondakinak murriztea eta bazterkinak aprobetxatzea
Hornitzaileen kudeaketa eta erosketa berdearen irizpideak
Eraginkortasun energetikoa eta uraren kudeaketa
Turismoko negozio-eredu zirkularrak
Ekodiseinuko parametroen araberako eraikuntza eta dekorazioa
Bidalketa jasangarriak eta paketatze zirkularra
- BEHARGINTZA LEIOA behargintza@leioa.eus - 94 400 41 95