Leioako ekintzaileei bideratutako laguntza berriak
Leioako Udalak, Leioako Behargintzaren bitartez, norbere laneko etorkizuna diseinatzearen eta sortzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du, eta aldi berean, enpresa berrietan beste pertsona batzuentzako lan-aukerak sorten dituzten ekintzaileak bultzatu nahi ditu. Honetarako Lanbiderekin lankidetzan dihardu kolektibo horrentzako laguntza berrien kudeaketan, bereziki, 30 urtetik beherako gazteei eman behar zaien arreta berezia kontutan hartuta, gazteen langabezia-tasa oso altua baita.
Diru laguntza horiek negozio-plana prestatzeko eta aktibitate berriak abian jartzeko aholkularitza ematera bideratuta daude. Deialdi honetako diru-laguntzak Lanbidek- Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatzen ditu.
Lehenengo diru-laguntza motak, ENPRESA IDEIA BAT GARATZEKO LAGUNTZAK, ekintzaileak izan daitezkeen pertsonak enpresa-ideia bat sortzen, aztertzen eta egituratzen bakar-bakarrik aritzea du xede, gerora, bideragarritasun plan batean zehaztu ahal dena.
Bigarren diru-laguntza motak, ENPRESA PROIEKTU BERRIAK ABIAN JARTZEKO LAGUNTZAK, negozio-ideia zehatz bat duten ekintzaileek enpresa-proiektu berriak abian jar ditzaten bultzatzeko laguntzak ezartzea du helburu, enpresa berriak abian jartzeko beharrezkoak diren ekintzak bakarrik gauzatzeko.
Halaber, erabateko sustapena emateko asmoz, nahi duten esleipendunei LEIOAKO UDAL-MINTEGIko lankidetzarako gunean lanpostu bat lortzeko aukera emango diegu, diru-laguntzarekin lotutako tutoretzaldian.
Enpresa-ideia bat garatzeko laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea 2024ko urriaren 27an amaituko da, eta enpresa-proiektu berriak abian jartzeko laguntzetarako, 2024ko azaroaren 10ean.
Informazio gehiago: EKINTZAILETZAREN ARLOKO DIRULAGUNTZAK: IDEIA BERRIAK ETA JARDUERA BERRIAK 2024
Egoitza Elektronikoa