2025eko urtarrila-ekaina prestakuntza-ekintzak
Leioako Udalak ekainera arte 9 prestakuntza ikastaro eta 131 plaza eskainiko ditu langabetuen laneratzea sustatzeko
- Izena emateko epea urtarrilaren 10ean hasiko da, behargintza.net webgunearen bidez edo Behargintzaren egoitzan (Mendibile 3).
- Ikastaroek arlo hauek landuko dituzte: gizarte-osasungintza, ostalaritza, logistikako sektorea, dronen pilotatzea, informatika eta enpresa-sorkuntza eta -kudeaketa.
- Larrialdietarako lehen laguntzak eta bihotz-biriketako berpiztea (BBB) ikastaroa:
45 prestakuntza-ordu eskainiko ditu larrialdi medikoen aurrean erantzun azkarra emateko. Prestakuntza teoriko eta praktikoa eskainiko da, arrisku-egoerak identifikatzen, BBB maniobrak aplikatzen eta desfibriladore automatikoak (DEA) erabiltzen ikasteko. Otsailaren 10etik 20ra, 09:30etik 14:30era. 15 plaza.
- Enpresen sorkuntza eta kudeaketa:.
Norbere kontura lanbide-jarduera bat hasi nahi duten pertsonentzat. Parte hartzaileek ekintzailetza-gaitasunak garatuko dituzte. Izena eman aurretik, beharrezkoa izango da ekintzailetza-teknikariarekin bilera egitea, negozio-ideiaren garapen-maila baloratzeko eta prestakuntza hasi aurreko zalantzak argitzeko. Bi deialdi: otsailaren 17tik 28ra eta ekainaren 2tik 30era, bi kasuetan 09:30etik 14:30era. Deialdi bakoitzean 20 plaza.
- Datuen grabaketa eta sinadura elektronikoa: .
60 prestakuntza-ordu eskainiko dira informazioa modu eraginkorrean kudeatzeko eta dokumentu digitalak baliozkotzeko. Prestakuntza praktikoa eta eguneratua izango da, datuen erregistroa, informazioaren prozesamendua eta sinadura elektronikoaren erabilera arlo desberdinetan lantzeko. Martxoaren 10etik 28ra, 09:30etik 14:30era. 10 plaza.
- Hazilan+ programa: .
Enplegagarritasuna hobetzeko programa, talde-saioen bidez lan-merkatuak eskatzen dituen gaitasunak lantzeko. 80 prestakuntza-ordu eta enpresetako praktikak eskaintzen dira. 15 plaza.
- Droneak pilotatzeko ziurtagiri profesionala (STS maila):.
Prestakuntza teorikoa eta praktikoa barne hartzen du, Espainiako Aire Segurtasuneko Agentziak ezarritako eskakizunak betez. 70 prestakuntza-ordutan, parte-hartzaileek europar eta espainiar araudiak betez droneak maneiatzeko trebetasunak eskuratuko dituzte. Apirilaren 22tik maiatzaren 16ra, 09:30etik 14:30era. 12 plaza.
- Biltegiak berrantolatzea transpalet eta orga jasotzailearekin:.
Inbentarioak kudeatzeko eta prozesu logistikoak optimizatzeko funtsezko tresnak erabiltzeko prestakuntza praktikoa eta profesionala ematen du. Prestakuntza hori amaitzean, lan-eremuan transpaletak eta orga jasotzaileak segurtasunez erabiltzeko ofizialki gaitzen duen txartela lortuko du parte-hartzaileak. Maiatzaren 5etik 23ra, 09:30etik 14:30era. 12 plaza.
- Catering zerbitzua eta elikagaien manipulazioa
Jakina da ostalaritza eta ekitaldien sektoreak pertsona kualifikatuen eskari handia duela finko nahiz sasoiko lanpostu hutsak betetzeko. Ostalaritza Zerbitzua eta Elikagaiak Manipulatzeko ikastaro honek elikagaiak prestatzeko, banatzeko eta zerbitzatzeko jarduera errazak garatzeko beharrezko prestakuntza ematen du, higiene- eta elikagai-segurtasun-arauak betez. Ikastaroaren amaieran, parte hartzaileak ekitaldi, oturuntza eta beste catering-zerbitzu batzuetan lan egiteko trebatuko dira, elikagaien manipulazioan kalitatea eta segurtasuna bermatzeko oinarrizko ezagutzak izateaz gain. Etengabeko hazkundean dagoen sektore batean ezinbesteko prestakuntza egiteko aukera da.
- Arreta soziosanitarioaren oinarrizko prozedurak
Arreta soziosanitarioaren oinarrizko prozedurak izeneko ikastaroak mendekotasuna duten pertsonak, adinekoak bereziki, zaintzeko eta laguntzeko formakuntza ematea du xede.
Ikasleek higienea eta zainketa pertsonala, laguntza emozionala eta soziala, medikamentuak gainbegiradapean ematea eta beste hainbat zeregin betetzen ikasiko dute. Baita mendeko pertsonak nola mugitu eta lekualdatu behar diren ere, haien segurtasuna bermatzeko. Ikastaroa amaitzean, etxeko zaintzaile gisa lan egiteko trebakuntza izango dute, ikuspegi profesional eta etiko batetik, betiere arretan kalitatea bermatzeko arauei jarraikiz.
Leioako Udalak langabetuentzako enplegagarritasuna hobetzeko 9 prestakuntza-ikastaro eskainiko ditu urteko lehehengo hilabetetan. Ikastaro horiek arlo desberdinak landuko dituzte, hala nola gizarte-osasungintza, ostalaritza, logistika, informatika, dronen pilotatzea eta enpresen sorkuntza eta kudeaketa. Guztira, 131 plaza eskainiko dira herriko langabetuek beren prestakuntza eta gaitasunak hobetu ditzaten lan-merkatuan sartzeko edo proiektu propioak abian jartzeko.
Izena ematea urtarrilaren 10etik aurrera egin ahal izango da, telematikoki behargintza.net webgunearen bidez edo, presentzialki, Behargintzaren egoitzan (Mendibile 3).
Eskaintzen diren ikastaroen artean Hazilan+ programa berri bat dago. Programa horrek enplegagarritasuna eta laneratzeko aukerak hobetzea du helburu, prestakuntza maila ertaineko edo altuko pertsonentzat, lan-merkatuan sartzeko edo berriro sartzeko zailtasunak dituztenentzat. Hazilan+ programak 80 prestakuntza-ordu eskaintzen ditu, talde-saioen bidez lan-merkatuak eskatzen dituen gaitasunak garatzeko eta enpresetan praktikak egiteko aukera.
9 IKASTARO ETA 131 PLAZA SEKTORE EZBERDINETAN
Los cursos se desarrollarán entre los meses de febrero y junio de 2025, y están dirigidos a personas de diferentes perfiles:
Kurtso bakoitzak bere baldintzak ditu. Informazio gehiago, itsatsita.
SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / X / INSTAGRAM
LEIOA GUREA
#leioabizigarria

