LeioakoUdala

"Emakumena", emakumeen ekintzailetza bultzatzera bideratutako Leioako programa

Emakumena ekintzailetza-proiektu berritzailea da, emakume-klabean, eta Leioako emakume ekintzaileak eta barne-ekintzaileak hartzen ditu, beren garapen profesionalerako eta bizi diren ingurunerako. Ekintzailetza irekia, ekiteko moduen aniztasunari lekua ematen diona. Leioako Udalaren Enplegu eta Ekonomia Sustapen, Merkataritza eta Turismo Sailaren ekimen bat, proiektuak, negozio-ideiak edo ekiteko aukerak ezagutzeko interesa duten emakumeentzat.

FASEAK

DESKUBRITU

Helburua: elkar ezagutzea eta inguruneko egungo eta etorkizuneko aukerak ezagutzea, aukera guztiekin ekiteko.
Edukia:

  • Nire trebetasunak, gaitasunak, asmamenak eta ideiak.
  • Gizarte- eta enpresa-erronkak, egungo eta etorkizuneko merkatuaren beharrak.
  • Erakundeak, enpresak, profesionalak eta bestelako emakume ekintzaileak.

Iraupena: 20 ordu taldeka/1 ordu banaka.

ERAIKI

Helburua: negozio-plan bat garatzea helburuekin (pertsonalak eta profesionalak eta inpaktuak), aurkikuntza-fasearekin kohesionatuta.
Edukia:

  • Ekintzailetza. Ekintzailetzaren faseak eta eredu berriak.
  • Ekintzailetza iraunkorra. Negozio-plana, irismena eta helburuak.
  • Ekintzailetza emakume-klabean. Emakumea & Inpaktu-gaitasunak.

Iraupena: 60 ordu taldean/1 ordu azpitaldean/1 ordu bakarka.

ERALDATU

Helburua: proiektuari balioa ematea, garapen iraunkorrari lotutako helburuak integratuz eta Leioako emakumeen erreferenteak ekintzailetzan jarriz.
Edukia:

  • Esperimentazioa eta esplorazioa; prototipatzea, ekosistemarekin kontrastea eta ebaluazioa.
  • Trantsizio hirukoitzaren integrazioa: ekologikoa, soziala eta digitala.
  • Komunikazioa eta erreferentziak sortzea ekintzailetzan & emakumean.

Iraupena: 20 ordu taldean/1 ordu azpitaldean/1 ordu bakarka.

ARIMADUN IBILBIDEA ETA AZKEN JARDUNALDIA

Gure proiektua Leioako ingurunearekin lotzeko eta elkarrekin egindako bidea ezagutarazteko guneak!

Parte hartzeko Behargintzarekin harremanetan jarri behar dute 944 004 195 telefonora deituz edo behargintza@leioa.eus helbide elektronikora idatziz.