"Enpresa-Ideia" bat garatzeko laguntzak
Lanbideko ekintzaileei laguntzeko 2025eko deialdia
II. KAPITULUA: «ENPRESA-IDEIA» BAT GARATZEKO LAGUNTZAK, IDEIA HORI ABIAN JARTZEA BULTZATZEKO
Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izan ahalko dira laguntza-prozesua hastean eta dirulaguntzaren eskaera aurkeztean honako baldintza hauek betetzen dituzten ekintzaileak:
- Lanbiden langabezian eta enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
- Laguntza-prozesua hasi aurreko urtean EJZn eta Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda ez egotea.
- Ideia bat izatea edozein jarduera-adarretan enpresa- edo negozio-proiektu bat garatzeko, eta bideragarritasun-plan bat garatzea, Behargintza Leioak laguntza-fasean baliozkotuko duena.
- Aurreko deialdietan jasotako enpresa-ideia bat garatzeko edo enpresa-jarduera berriak abian jartzeko laguntzen onuradun ez izatea.
- Eskaera egiten den egunean 18 urte beteta izatea.
2.000 euro emango zaizkie sustatzaileei beren enpresa-ideia garatzeko. Zenbateko hori % 15 handituko da sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa bada, laguntza-prozesua hasten denean, eta beste % 15, emakumea bada.
Ordainketa bi zatitan egingo da: lehenengoan % 60 eta bigarrenean % 40.
Ekintzaileek adierazitako epean EJZn alta ematen ez badute, dirulaguntzaren bigarren ordainketarako eskubidea galduko dute.
Eskaerak Leioako Udalaren Herritarrei Arreta emateko Zerbitzuaren bidez edo udalaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira. Leioako Udalaren eskabide-orri orokor bat emango da, honako agiri hauekin batera:
- Lanbideren eredu ofiziala
- NANaren fotokopia
- Lanbideren enplegu-eskariaren egiaztapena
- Bizi-txosten eguneratua
Eskabideak aurkezteko epea 2025/10/13an amaituko da. Edozein kontsulta edo argibidetarako, jar zaitez harremanetan: behargintza@leioa.eus

