LeioakoUdala

Udalak tokiko merkataritzari laguntzeko "Leioa Indartu bonoa" kanpaina abiarazi du

30 euroko erosketengatik, kontsumitzaileak 20 euro ordainduko ditu eta Udalak gainerako 10 euroak (20+10). 15 euroko zenbatekoen kasuan, erosleak 10 euro ordainduko ditu eta Udalak 5 euro (10+5).

Kanpaina datorren astelehenean hasiko da, urriaren 20an, eta hilabete iraungo du, azaroaren 20ra arte edo bonuak agortu arte.

Ez da beharrezkoa bonuak aldez aurretik erostea, iaz bezala, saltokietan bertan kudeatuko dira erosteko unean.

Kanpaina honetan Leioako 65 saltokik hartuko dute parte.

Sartu www.leioaindartubonoa.eus