"Leioan Errotzen" deialdi berria
"LEIOAN ERROTZEN" tokiko enpresen ezarpena eta finkapena bultzatzeko diru-laguntzen deialdia
Aurkezteko epea: 2026eko uztailaren 12ra arte.
Laguntza-lerro honen helburua da tokiko sare ekonomiko lehiakorragoa, berritzaileagoa eta inklusiboagoa sustatzea, merkataritza-lokalak egokitzea, berritzea edo digitalizatzea erraztuz, bai eta jendeari arreta zuzena ematea sustatzen duten edo jasangarritasuna, irisgarritasuna edo gizarteratzea hobetzen duten beste inbertsio batzuk ere.
Deialdiaren ezaugarri nagusiak:
- Finantzaketa: diruz lagundu daitekeen guztizkoaren % 50, gehienez 6.000 €establezimendu bakoitzeko.
- Gutxieneko inbertsioa: 1.000 €(BEZik gabe).
- Proiektuak gauzatzeko epea: 2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 30era.
- Eskabideak aurkeztea: telematikoki, Leioako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez.

