LeioakoUdala

Gaur hasi da Leioa Indartu Bonoa 2026 kanpaina

Gaurtik aurrera (astelehena, irailak 28), eta hamar astez (abenduak 6) edo bonuak agortu arte, bonuak sortu eta trukatu ditzakezu, Leioa Indartu Bonoa 2026 kanpainaren barruan.

Gutxienez 15 euroko erosketa bakoitzeko 5 euroko deskontu-bonu bat sortzen da, gehienez 40 euro pertsona bakoitzeko.

Ondoren, kanpainari atxikitako edozein establezimendutan erabili ahal izango dira bonuak, kanpaina indarrean dagoen bitartean.

Parte hartzen duten saltokiek konpromiso hauek izango dituzte, besteak beste: bezeroei kanpainari buruzko informazioa ematea, gaitutako plataformaren bidez bonuen sorrera eta trukea kudeatzea eta ekimena hedatzen laguntzea. Gainera, ikusteko moduko leku batean erakutsi beharko dute kanpainaren identifikazio-irudia.

Esteka honetan kontsulta dezakezu atxikitako establezimenduen zerrenda.


Twitter Facebook LinkedIn