LeioakoUdala

Bikuma Global Services S.L.

NOR GARA? Esan dezakegu aholkularitza digitala garela. Teknologia berriek eta mundu digitalak pasioz betetzen gaituzte, horregatik gogor lan egiten dugu, eta bezeroengandik hurbil, beren negozioetarako soluzio teknologikorik onenak garatzeko eta laguntzeko komunikazio modu digital berrietara (eta ez hain berrietara) egokitzen. Duela hiru urte bakarrik hasi ginen, eta ibilbidea gogorra izan den arren, poz asko hartu ditugu. Ulertu dugu bezero bakoitzaren beharrizanak oso bereziak direla, eta batez ere, ondo egindako lana edozein proiekturen oinarria dela. Bikuman dena landu eta kudeatzen da bulego hauetatik, beharrezkoak diren lantalde desberdinetatik pasatuz: aholkularitza, garapena, komunikazioa… Horregatik, bezeroekin dugun harremana oso estua da. Gure taldean lanean eskarmentua eta pasioa daukaten pertsonez osatuta dago, batez ere, profesionalak direnak. Lan tresnak, energia eta bisioa dauzkagu bilatzen ari zarena eskaintzeko. Ekintzek hitzek duten pisua izan behar dute, eta beraz, gure gaur egungo bezero batzuk errepasatuko ditugu: Osakidetza, Velatia, Iberdrola, Domukea, ABD montajes electrónicos, JazzBasqueCountry, Mercurio Media, Sonort, EROSKI FUNDAZIOA… Elkarrekin esertzea nahi baduzu zure erakundea pausu bat aurrera nola eraman aztertzeko, idatzi eta harremanetan jarriko gara zurekin.

Helbidea

  • Luis Bilbao Libano 16, 1 B
  • 48940
  • Leioa
  • Bizkaia

Harremanetarako