LeioakoUdala

Joan diren ostiral eta larunbatean (urriaren 9a eta 10a) “Leioa Blog Lehiaketa" txapelketa egin genuen, non hainbat gaitan jarduten duten blogariek parte hartu zuten. Lehiaketaren helburua, hala udalerriaren toki erakargarriak nola herria osatu eta bizia ematen dioten dendek ekartzen dituzten balioak agertzea zen.

Jardunaldira 20 parte-hartzaile inguru joan ziren eta lehiaketari buruzko itxaropenak soberan bete zituzten. Hasteko, Mendibile Jauregiaren historian sakontzeko ibilbidea, ondoren parte hartzen zuten saltokiak eta Leioako beste leku interesgarri batzuk ikusteko ibilbide gidatua, eta amaitzeko, larunbatean Txakolibierfesten inaugurazioarekin, hau ere gure Mendibile Jauregi paregabean.

Jarraitu irakurtzen

Lagunduko diguzu Leioa hobeto saltzen?

Aurten, ikasturtea hasteko kanpaina berria martxan jartzea erabaki dugu. Leioako merkataritza eta ostalaritza ezagutzera ematera lagunduko digun kanpaina. Eta zer egingo dugu horretarako?

1.LEIOA BLOG LEHIAKETA

Jarraitu irakurtzen

Leioa Blog 1º Lehiaketa

Leioako Udalak abian jarriko du bloggerren lehen lehiaketa, merkatari eta ostalariei begira: LEIOA BLOG. Ekimen honen helburua da Leioak duen potentzial eta erakargarritasuna komunikatu, iragarri eta ezagutzera ematea, gure merkataritza eskaintzaren berezko nortasunaren eta bere kalitatearen gaineko interesa piztu.

Jarraitu irakurtzen

Behargintza Leioan, Behargintza Erandio eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun sailekin batera, doaneko prestakuntza jardunaldiak programatuko dira programa berri honen testuinguruan: “Negozio eredu berriak txikizkako merkataritzan”.

Gure udalerrietan programatutako moduluek merkataritzarekin eta merkataritzak identifikatutako beharrizanei ematen diete erantzuna.

Horrexegatik, hain zuzen ere, uste dugu egitaraua interesgarria izan daitekeela zuentzat. Lau modulu dauzka eta nahi dituzuenak aukeratu ahal dituzue.

Jarraitu irakurtzen

Leioa Bidean zerbitzuak jarraituko du erosketak etxez etxe banatzen udalerritik Leioa Bidean-ek, udalerriko dendetan egindako erosketak etxez etxe banatzeko zerbitzuak, aurrera jarraituko du Leioako Merkatarien Elkarteari esker. Elkarteak, leioako Udalaren laguntzarekin, Grupo SIFUrekin (leneratzeaz arduratzen den udalerriko enpresa) akordioa sinatu du banaketaz ardura daitezen.

Jarraitu irakurtzen

Artikulu gehiago ...


Twitter Facebook LinkedIn